XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

l. Lehenbizi, ordenadoreari aukeratzen dugun testu-zatia zein den adierazi behar zaio

1.1. Kurtsoreak erabiliz nabarmendu behar den testuaren hasieran ipiniko gara.

1.2. Hasieran gaudela, [F5] sakatuko dugu.

Honen helburua hau da: ordenadoreari testu-zati bat bere gainean aldaketak egiteko hartzera goazela adieraztea.

[F5] ... Testua nabarmentzeko

1.3. Kurtsoreak erabiliz testu-zatiaren bukaeraraino joango gara.

Horrela adieraziko dugu testua nabarmentzeko interesatzen zaigun zatia zen den.

1.4. Bukaeran gaudela, [F10] sakatuko dugu ordenadoreari aukeratutako zatia hori dela adierazteko.

2. Testu-zatia adierazi ondoren, zati horren gainean zein ariketa egin nahi dugun esango dugu.

2.1. 1 Menuan, beltxa (negrita) azpimarratu edo egin nahi den ariketa aukeratzen da.

Ondoren, menu txiki bat agertu zen.

Menu horretan egoten dira nabarmentzeko posibilitateak (beltxez ipini, azpimarratu, ...) eta nabarmentze-prozesuak desegitekoak (testua normal bihurtzeko).

Titulua nabarmendu eta azpimarratu nahi zuenez, menuan Negrita aukeratu eta [Intro] sakatu zuen, ondoren Azpimarratu eta [Intro].

Amaitzeko [F10] sakatu zuen.

Honela, titulua azpimarratuta eta nabarmenduta gelditu zen (...)